“Soir Païen” hirukotea, Gasteizko 2020ko hirugarren Larunbat Musikalen protagonista

0

Datorren larunbatean, hilak 7, 12:30ean, “Soir Païen” hirukotea arituko da Arte Ederren Museoan, Ana del Val-ek Arabako Foru Aldundian zuzentzen duen Kultura eta Kirol Saileko Kultura Ekintza Zerbitzuak antolatutako “Larunbat Musikalak” programaren barruan.

Sarrera doan izango da, 140 pertsonaren edukiera bete arte.

“El color del impresionismo y el nacionalismo español” izen iradokitzailearen pean, Roberto Casadok (txirula), Itsaso Loinazek (sopranoa) eta Francesca Croccolinok (pianoa) osatutako hirukoteak bi orduko ikuskizun ederra emango du.

Roberto Casadok (txirula), Iruñean jaiota, bertako Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen txirula, non amaitu zuen Txirula karrera Ohorezko Lehen Sariarekin eta Ganbera Musikako Goi Mailako Titulua, Ohorezko Matrikularekin. Pablo Sarasate Orkestrarekin eta Madrilgo Erkidegoko Orkestrarekin aritu da elkarlanean eta La Pamplonesa Musika Bandako eta Ensemble Sinkro taldeko txirula bakarlaria da. Sari ugari jaso ditu bere ibilbidean zehar.

Itsaso Loinazek, sopranoa bera, Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalean egin zituen kantu ikasketak Ainhoa Merzeroren zuzendaritzapean. 2015ean “Euskadiko musikari gazteen lehiaketa” irabazi zuen eta 2019an “Vincenzo Bellini” nazioarteko lehiaketako 2. saria eta herri epaimahaiaren saria jaso zituen. Bakarlari gisa egin duen jardunean, Belinda-ren rola interpretatu zuen Purcell-en Dido eta Eneas lanean, Ana Mari-ren rola Guridiren El Caserio lanean eta Abel-en rola Sorozábal-en La Tabernera del puerto lanean.

Francesca Croccolinok, pianoa, Pianoko goi mailako titulua eskuratu zuen Erromako S. Cecilia kontserbatorioan, Viviana Buzzai irakaslearekin. 1993. urteaz geroztik Ganbera Musikako irakaslea da Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan. Ganbera talde ugarirekin aritu ohi da Espainia osoan zehar. Azpimarratzekoa da parte hartu izan duela Bartzelonako Palau de la Música Catalana-ko musika zikloetan, Zaragozako Auditoriumean, Donostiako Musika Hamabostaldian eta Madrilgo Musikako Goi Mailako Errege Kontserbatorioan.