Lehendakaria: “Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasuna, koronabirusaren aurrean, herritarren interesak defendatzea da”

0

Iñigo Urkullu Lehendakariak parte hartu du, bideokonferentzia bidez, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Covid-19 koronabirusak sortutako egoerari buruz hitz egiteko deitu duen erkidegoetako presidenteen bileran

Bileraren ondoren, Lehendakariak agerraldia egin du komunikabideen aurrean, bide digitaletik, honako adierazpen hau egiteko:

Egunon,

Gaur lurralde arteko bilera bat egin dugu bideokonferentzia bidez.

Bertan, Espainiako Gobernuko presidentearekin batera parte hartu dugu autonomia-erkidegoetako presidente guztiek.

Espainiako Gobernuak atzo onartutako Dekretuari hamar segundo eskainiz hasi dut nire hitzaldia.

Prozedurek garrantzia handia daukate demokrazian, funtsezkoak dira. Dekretua onartzeko eta jakinarazteko moduarekin ados ez nagoela adierazi diot Sánchez presidenteari.

Ertzaintzaren eta Osakidetzaren agintea hartzeko neurriak ez dira beharrezkoak. Neurri horiek ezin dira ulertu eraginkortasun praktiko eta profesionalaren ikuspegitik.

Lankidetzarako eta koordinaziorako nire prestutasuna erabatekoa izan da, eta da. Hori bai, koordinazioa edo elkarlana ez da inposizioa.

Nolanahi ere, ez dugu desadostasuna eta nahasmena sustatu nahi. Jarduera komun bat bultzatu eta ahalbidetuko dugu.

Lehendakaria da  Estatuaren arduradun nagusia Euskadin, hori ezartzen dute Konstituzioak eta Gernikako Estatutuak. Dekretua betetzeko konpromisoa hartzen dut, erantzukizunagatik.

Hori egingo dugu, Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasuna delako herritarren interesak defendatzea koronabirusaren aurrean.

Lehendakari gisa, gure erakundeen buru izaten jarraituko dut. Egoera honetan, lehentasuna oinarrian dago, birusa gelditzeko egunero borrokan ari diren profesionalengan. Hori da nire funtsezko konpromisoa.

Espainiako Gobernuari bost neurri zehatz abian jartzea proposatu diot:

-Bat. Espainiako Gobernuak onartzea ‘Enpresa- eta sindikatu-eragileek sinatutako ezohiko proposamenak eta neurriak’ dokumentua.

-Bi. Kaltetutako autonomoak eta saltokiak laguntzeko neurriak lehenestea.

-Hiru. Enpleguari eusten dioten enpresak laguntzea. Alemaniako Gobernuak lan egin gabeko orduen % 60raino ordaintzen du, eta Gizarte Segurantzaren kostuaren % 50 bere gain hartzen du.

-Lau. Europar Batasunari ekonomia suspertzeko anbizio handiko plan bat eskatzea. Atzeraldia saihesteko behar den guztia egin behar da.

-Bost. Osasun-arloko eta oinarrizko zerbitzuetako profesionalak aitortzea eta konpentsatzea, krisi honetan eskatzen ari zaien ahalegin, inplikazio eta konpromisoa kontuan hartuta.

Azpimarratu dut estrategikoa dela neurri horiek lehenbailehen hartzea.

Amaitzeko, berretsi egin nahi dut garrantzitsuena dela ahaleginak kontzentratzea pertsonengan eta osasun publikoan. Bereziki pertsona ahulenengan.

Birusaren hedadura ez da eten. Arduraz, diziplinaz eta konpromisoz eutsi behar diogu.

Ekimen bakoitzak, hartzen dugun erabaki bakoitzak, bizitza bat salba dezake. Egoera honek gure balioak erakusten ditu. Hori baino gauza garrantzitsuagorik ez dago.

Gizaki moduan gure alderik onena erakusteko unea da hau.

 

El punto de partida del Gobierno Vasco viene marcado por una predisposición: compromiso a ofrecer toda la información, colaboración y solidaridad; tanto en relación con el Gobierno español como con todas las Comunidades Autónomas.

He dedicado diez segundos de mi intervención a manifestar mi disconformidad con el procedimiento seguido para la aprobación y comunicación del Decreto, porque los procedimientos son parte esencial de la Democracia.

Mi disposición a la colaboración y coordinación ha sido y es total. Ahora bien, coordinación o colaboración no es imposición.

Asumir el mando de la Ertzaintza y Osakidetza son medidas innecesarias. No son entendibles desde el punto de vista de la eficacia práctica y profesional.

En todo caso, no voy a contribuir a una ceremonia del desacuerdo y la confusión. Haré prevalecer siempre una actuación común y efectiva. Vamos a cumplir el Decreto con responsabilidad, porque lo primero para el Gobierno Vasco es el interés general de la ciudadanía ante la gravedad de la situación.

El Lehendakari es el máximo representante del Estado en Euskadi, tal y como establecen la Constitución y el Estatuto de Gernika. Seguiré desempeñando el liderazgo de las instituciones, tal y como me ha confiado la sociedad vasca.

He dedicado mi intervención a impulsar la adopción de medidas concretas, urgentes y de impacto inmediato.

He propuesto al Gobierno Español cinco acciones muy concretas:

-Primera. Aprobar el paquete de “Propuestas y medidas extraordinarias firmado por los agentes empresariales y sindicales” que está sobre la mesa del Consejo de Ministros.

-Segunda. Priorizar las medidas de apoyo a Autónomos y comercio, especialmente afectados por las restricciones impuestas.

-Tercera. Subsidiar a las empresas que mantengan el empleo. He aportado el modelo del Gobierno Alemán que paga el 60% de las horas no trabajadas y asume el 50% del coste de la Seguridad social.

-Cuarta. Solicitar a la Unión Europea la puesta en marcha de un ambicioso Plan de estímulo económico. Es fundamental adoptar decisiones eficaces para evitar la recesión.

-Quinta. Reconocer y compensar a las y los profesionales de la sanidad y los servicios esenciales por el plus de esfuerzo, entrega y compromiso que están demostrando ante esta crisis.

He subrayado el carácter estratégico que tiene adoptar estas medidas de forma inmediata.

Termino con un mensaje dirigido a la conciencia de cada persona.

La situación sigue siendo grave. Así nos lo trasladan las y los profesionales de la sanidad pública vasca.

Contener el virus exige el máximo compromiso personal y colectivo. Cada persona es importante. Cada acción, cada decisión, es trascendente.

Debemos seguir concentrando toda nuestra determinación en contener el virus y preservar la salud pública. Atendiendo, especialmente, a las personas mayores y las más vulnerables.

Debemos cumplir de forma estricta las recomendaciones de las autoridades sanitarias.

Ante esta situación lo prioritario está en la base, en las y los profesionales que están luchando cada día para contener el virus.

Cada iniciativa que adoptamos puede salvar una vida.

Esta situación pone a prueba nuestros valores.

Pone a prueba nuestra humanidad y empatía.

No hay nada más importante.

Este es el momento de ofrecer lo mejor de nuestra condición humana.

Juntos vamos conseguir contener el virus y superar esta crisis.

Gracias por su comprensión, colaboración y compromiso.

Eskerrik asko!