Realak entretenimendua eskaintzen du familiarentzat

0

Egun desberdinak dira hauek. Jardunaldi hauetan zehar entretenimendua bilatu behar dugu, eta, horregatik, ‘Jolastu Realarekin’ app-az hitz egin nahi dizugu. Doako aplikazioa da, 6.000 pertsona baino gehiagok deskargatu dutena, eta mugikorrean zein tabletetan deskargatu dezakezu (IOS eta Android).

Bertan, bost jolas klasiko ezberdin proposatzen dizkizugu, adin guztietarako pentsatuak. ‘Jolastu Realarekin’ aplikazioarekin entretenimendua aurkituko duzu, eta zure taldeari buruz asko ikasiko duzu.

Joko desberdinak

ITZALAK

Lotu agertzen den irudi txuri urdina dagokion itzalarekin Aukeratu marrazkia eta arrastatu silueta egokiraino.

JANDAJAN

Eraman gure armarria labirintotik, harrapatu ahal dituzun baloi guztiak, mamuetatik ihes eginda…haiek jateko aukera izan arte.

BIKOTEAK

Segundo batzuk dituzu gure jokalarien argazkiak memorizatzeko. Gero, azkar ibili beharko duzu kromoak irekitzeko eta memorizatu dituzun irudiak bikoteka jartzeko.

ZALDITXOAK

Moxalen lasterketa bat da, gure hipodromoan. Jaurti dadoak eta zure aurkariak baino azkarrago joan trostaka. Jokalari bat eta lau jokalari artean batera.

HITZEZ HITZ

Zenbat dakizu Realaz? Asmatu hiztegiko hitz bakoitza eta osatu errosko ezin txuri urdinagoa.