Intza Unanue, etxetik mundura

0

Intza Unanuek emango dio hasiera gaur, ostegunarekin, #EtxetikMundura egitasmoari. Etxean grabatutako bi kantu bidali dizkigu, KARKARAko ikus-entzuleentzat. Intzarekin batera, Urola Komunikazio Taldeko (UKT) beste hedabideetan ere argitaratu sortzaileek bidalitako bideoak.

Baleike.eus-en Esti Curiel aktorearen bideoa ikus daiteke, Maxixatzen.eus-en Iñigo Antsorregi idazlearena, Uztarria.eus-en Iago Azkue magoarena  eta Zarauzkohitza.eus-en Serge bakarlariarena.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko KARKARAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira.