‘Janu’ agintean

0

Realak #LaLigaSantanderChallenge ekimenean parte hartuko du. Ibai Llanos youtuber ezagunak hasitako erronka asteburu honetan jokatuko da. FIFA 20 bideo-jokoaren online txapelketa honetan LaLiga Santanderreko 20 klubetako jokalariek parte hartuko dute. Txuri urdinen ordezkari gisa Adnan Januzajek jokatuko du. Belgikarrak Playstation-eko manduekin trebetasun bera badu…

Zozketa, gaur 20etan; torneoa, ostiraletik igandera

#LaLigaSantanderChallenge gaur 20etan hasiko da, Ibai Llanosen Twitch kontutik zuzenean emango den kanporaketen zozketarekin. Kanporaketa zuzenak izango dira eta partida bakoitzak 18 minutuko iraupena (zati bakoitzeko 9 minutu) izango du.

Sare sozialen bidez ez ezik, Ibai Llanosen Twitch ofizialaren (https://www.twitch.tv/ibai) eta LaLigaSportsTV-eren bidez ere jarraitu ahal izango da txapelketa. Realaren kontu eta kanal ofizialetatik ere jarraitu ahal izango da.