Januzaj vs Marcos Llorente, bihar 19:30etan

0

Januzaj Marcos Llorente izango du aurkari #LaLigaSantanderChallengeko final-zortzirenetan. Ibai Llanosek hasitako erronka asteburu honetan jokatuko da. FIFA 20 bideo-jokoaren online txapelketa honetan LaLiga Santanderreko 20 klubetako jokalariek parte hartuko dute.

Ibai Llanosek atzo egindako zozketak Reala Atletico Madrid-ekin parekatu zuen final-zortzirenetako norgehiakoan. Zalantzarik gabe, jardunaldiko partidarik erakargarrienetako bat. Final-zortzirenetako partida hori bihar jokatuko da 19:30etik aurrera.

Sare sozialen bidez ez ezik, Ibai Llanosen Twitch ofizialaren (https://www.twitch.tv/ibai) eta LaLigaSportsTV-eren bidez ere jarraitu ahal izango da txapelketa. Realaren kontu eta kanal ofizialetatik ere jarraitu ahal izango da.