Krisi kabinetea eratu da Zarautzen

0

Egungo alarma-egoera honetan, COVID-19 birusak sortu duen osasun-krisiaren egoera kudeatzeko krisi kabinetea eratu da Zarauzko Udalean, alkatetzari laguntzeko helburua duena.

Kabinete hau Alkateak, 1. Alkateordeak, 2. Alkateordeak, Udaleko Idazkari Nagusiak, Kontu-hartzaileak, Herritarren Segurtasuneko Ofizial Arduradunak, Gizarte Zerbitzuetako arduradunak eta Giza Baliabideetako arduradunak osatzen dute.