Arabako Foru Aldundiak 900 liburu baino gehiago eman ditu dohaintzan gaixoentzat

0

Ana del Valek zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailak urtero antolatzen dituen literatura sarien aurreko edizioetako 910 liburu eman dira dohaintzan gaur Santiago eta Txagorritxuko ospitaleetan dauden gaixoentzat.

Arabako ESIarekin koordinatuta, eta Covid-19a dela eta, segurtasun eta higiene neurri guztiak bete dira liburuak paketeetan sartzeko orduan; kaxa berriak erabili dira eta ondo zigilatu dira.