Hondarribiako alkatea hiriko sektore gehiagorekin batzartuko da

0

Aste honetan Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea Hiriko sektore ekonomikotako hainbat ordezkariekin batzartu da. Datorren astean bilera gehiago egingo ditu, hain zuzen ere alor sozialean lan egiten duten elkarteekin alde batetik, eta herriko hezkuntza zentroekin bestetik.

“Lehen bilera hauen balorazio positiboa egiten dugu. Ez da erreza bideo-hitzaldiz aritzea hainbeste pertsonekin, eta lehenik eta behin eskertu egin nahi nuke denek izan duten jarrera, entzutekoa eta bere iritzia ematekoa, beti ere eraikitzaileak izan dira eta” dio Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Lehenik COVID-19aren krisia hasi zenetik Udalak hartu dituen erabakien berri zuzenean jakinarazi diegu eta jarraian beren kezkak eta proposamenak entzun. Ideia desberdinak atera dira, eta aztertu egingo ditugu”.

“Denei entzun nahi diegu. Horregatik, Udalaren asmoa datozen asteetan alor desberdinekin kontaktua mantentzea da, zer kezka eta arazo dauzkaten, eta komunikaziorako bide arin eta eraginkorra ezartzen saiatu, denok elkarrekin krisi honi aurre egin ahal diezaiogun” amaitu du Txomin Sagarzazu Alkateak.