Donostiako Udal barruko igerilekuak irekitzea atzeratu du urteko geldialdi teknikoak

0

Deseskalada delakoaren gaineko plana ikusita, eta behin jarduera hasita berriro ez gelditzeko helburuarekin, Udalak (Donostia Kirolaren bidez) erabaki du urteroko geldiadi teknikoa aurreratzea – hain zuzen ere, uda erdian egiten den geldialdi teknikoa – eta igerilekuak hustea, legionelaren aurkako tratamendua eta beste hainbat konpontze lanak egitea. Eta lan hauek instalazio guztietan egingo dira, eta ekainaren bigarren hamabostaldian prest egotea aurreikusten da.

Mantentze-lan horien ondorioz, igerilekuak ezingo dira hurrengo astean ireki, aurreikusita zegoen bezala. Hortaz, Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek adierazi du, Donostia Kirolak mantentze-lan horiek egitea lehenetsi duela, behin amaituta udan beste geldialdi teknikorik egin behar ez izateko.

Horiek horrela, honakoa esan du: “Nahiz eta hasiera batean irekiera astelehenetarako aurreikusita zegoen, legeak zein mantentze-lanek aholkatzen digute zerbitzu honen irekiera atzeratzea. Lanean ari gara donostiarrek hainbeste erabiltzen duten zerbitzu hau berme guztiekin eman ahal izateko”