“El Médico” musikalak bertan behera utzi du Euskaldunara heltzea

0

Rob J. Coleren abentura, eta, bere ametsa betetzeko, sendagile bilakatzeko, XI. mendeko Londres enigmatikotik luxuz betetako Pertsiara egiten duen bidaia, kontatzen duen Noah Gordonen eleberrian oinarritutako “El Médico” musikalak bertan behera utzi du bere bira. Bira horretan Euskalduna Jauregira heltzea zeukan aurreikusita, Aste Nagusiko programazioaren barruan.

Euskalduna, bere aldetik, egun horietan ikus-entzuleei eskaintzeko beste aukera batzuk ari da aztertzen.

Eskuratutako sarreren itzulketa gaurtik aurrera egin ahal izango da, eskuratzeko erabili zen kanal bera erabiliz.