UPV/EHUk Erregistro Orokorra eta erregistro bulego osagarriak jendaurrean ireki ditu

0

Euskal Herriko Unibertsitateak gaur, maiatzak 26, jendaurrean ireki ditu Erregistro Orokorraren bulegoak eta erregistro bulego osagarriak, herritarren harrerarako eta dokumentazioaren sarrera erregistratzeko zerbitzua emateko.

Zerbitzu horiek erabiltzeko, hitzordua eskatu beharko da, eta UPV/EHUko idazkari nagusiak erabaki bidez zehaztuko dituen eraikinetara sartzeko baldintzak betez.

Jendaurrean aritzean eta erregistro zerbitzua ematean, aintzat hartuko dira segurtasun eta osasun arloko prebentzio neurriak, UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileen aurrez aurreko jarduerara itzultzeko planean.