Datorren ikasturtean Zumaian soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen-ematea ekainaren 1etik 19ra

0

Zumaiako Soldadura Zentroan 2020-21 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko aurre izen-emate epea ekainaren 1etik 19ra izango da. Interesa duten pertsonek zentrora deitu eta instalazioak ikusteko eta argibideak jasotzeko hitzordua eska dezakete.

Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako programa hau hezkuntza arautuan sartzen da eta Urola Kosta Udal Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatuta dago (Europar Batasunak batera kofinantzatutako jarduketa).