Bilboko Udal Hilerria betiko ordutegira itzuliko da bihar

0

Bilboko Udal Hilerria, Bizkaiko hiriburuko hilerri nagusia, bihar itzuliko da, ekainak 10, betiko ordutegira: 8:00etatik 20:00etara, bisitetarako.

Deustukoa, ostera, dagoeneko betiko ordutegiarekin dabil, bi aste ezkeroztik: 08:00etatik 15:00etara.

Horrela, bada, Bilbao Zerbitzuak entitateak, zeina Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailaren mendekoa baita, erabiltzaileei eta bisitariei jakitera ematen die ezen Bilboko udal-hilerriak ohikotasunera itzuli direla, baina agintariek agindutako segurtasun neurriak bete behar direla uneoro, han ere.

Gogorarazi behar da ehorzketen eta errausketen zerbitzuak goizez bakarrik dabiltzala.