Bilborock aretoan lehenengo ekitaldia egingo da ekainaren 12an

0

Ekainaren 12an Udalaren Bilborock aretoan lehenengo ekitaldia egingo da ekainaren 1ean instalazioak berriro ireki zirenetik. Hain zuzen ere, Musika Lokala programaren barruan, Amaia Miranda kantautore bizkaitarrak eta Verde Pratok musika-kontzertua eskainiko dute.

Bilboko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu Bilborocken ekainerako, uztailerako, abuzturako eta irailerako, gazteak protagonista direla eta eurentzat. #BilbaoUda2020 ekimenaren baitan antolatutako jarduerak dira, Bilboko Udalak modu koordinatuan landutakoak, uda honetan urian, besteak beste, kirol, kultura eta musika jarduerak izan daitezen.