«Barakaldo merkataritza eta ostalaritza da, bizitza da»

0

Inguraldek «Barakaldo merkataritza eta ostalaritza da, bizitza da» kanpaina abiatu du, herriko kontsumoaren gainean sentsibilizatzeko. Helburua herritarrak gertuko establezimenduetan bertako kontsumoa berreskuratzera bultzatzea eta negozio horiek udalerriaren bizitzarako duten garrantzia ikusaraztea da.

Ekimenak bat egiten du Inguraldetik osasun-krisian zehar hainbat unetan egin diren kanpainekin, orain dela gutxi egin den «Barakaldon pertsianak gora» kanpainarekin, adibidez, eta Udalak sektorearekin duen konpromiso integralaren parte da. Konpromiso hori gauzatzeko, «Kontsumorako bonuen» bi kanpaina ere jarriko dira abian.

«Barakaldoko merkataritza eta ostalaritza gure udalerriko bizitzaren parte garrantzitsua dira, eta une honetan eskaini diezaiekegun laguntza guztia merezi dute», adierazi du Amaia del Campo alkateak. Zentzu horretan, tokiko establezimenduetan kontsumitzea, pandemia zabaltzea saihesteko egin den konfinamenduko hilabeteetan negozio horiek egin duten ahalegina eskertzeko modu bat dela gogorarazi du.

«Barakaldo merkataritza eta ostalaritza da, bizitza da» goiburuak, beraz, kontsumitzeko orduan bizilagun bakoitzaren erantzukizuna eskatzen du; izan ere, pandemiak iraun duen bitartean irekita egon diren establezimenduek ¿euren osotasuna arriskuan jarriz¿ funtsezko zerbitzuak bermatzeko egindako ahalegina balioesten du, eta baita birusaren hedapena gelditu ahal izateko erantzukizun handiz negozioa itxi zutenena ere.

Kanpainaren irudi nagusia Barakaldoko aireko paisaia bat da. Ostalaritzako, merkataritzako eta zerbitzuetako establezimenduei buruzko objektuak agertzen dira bertan, sare sozialetan erabilitako grafismoari erreferentzia zuzena eginez. Izan ere, kanpainak ingurune horretan sakonduko du, #CompraEnBarakaldo eta #BarakaldonDastatu hashtag-ak zabalduz.

Era berean, Barakaldoko merkatarien eta ostalarien elkarteen lankidetza bilatu da, negozio horien buru diren profesionalak izan daitezen kanpainaren protagonistak. Horrela, argazkiak atera eta bideoak egin dira tokiko hainbat establezimendutan; azken batean, Barakaldoko bizilagunentzat oso gertukoa den kanpainaren irudia izango dira.