BizkaiUPek zerbitzu berriak eskaintzen ditu

0

Bizkaiko Foru Aldundiaren BizkaiUPek hondartzei buruzko informazioa eta Foru Erakundean kontsultak eta izapideak egiteko aurretiko hitzordua errerbatzea eskaintzen ditu.

BizkaiUPek aukera ematen du Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu-informazioa erraz eta zuzenean eskuratzeko. Eta, gaurtik, beste aukera bat eskaintzen du: aurretiazko hitzordua erreserbatzea berrogeita hamarretik gorako izapiderekin lotutako aurrez aurreko arreta eskatzeko. Izapideok hainbat arlotakoak dira: zergak, nekazaritza, katastroa, laguntzak, eskabideen erregistroa, ziurtagiriak…). Aurrez aurreko hitzordu bat eskatzeko, nahikoa dugu egin nahi dugun izapidea aukeratu eta zein egun, ordu eta bulegotan egin nahi dugun hautatu.

Horrez gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren app-ak hondartzei buruzko atal berri bat gehitu du, astelehen honetatik aurrera. COVID-19aren egoera berrian, zenbait neurri eta arau ezarri behar izan dira, hareatzak gozatu eta erabiltzeko orduan prebentzio- eta segurtasun-neurriak bermatzeko. BizkaiUPen bidez, besteak beste, informazio hau eskuratuko dugu: hondartza bakoitzaren okupazio-maila, hondartza bakoitzaren berezitasunei buruzko datuak, udalerriek une jakin batean har ditzaketen neurriak, aparkalekuen itxiera partziala, hondartza dinamikoaren egoerara pasatzea, sarbideei buruzko gorabeherak… App-aren beste berritasunetako bat Bizkaitik Mugitu atalerako zuzeneko sarbidea da. Atal horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundia garraio publikoaren ezagutza eta erabilera sustatu nahi ditu, lurralde historiko osoko joan-etorriak modu praktiko eta erosoan eta ingurumenaren ikuspuntutik arduratsua den moduan egiteko aukera gisa. Bizkaitik Mugitu Bizkai osoan zehar ibilbideak garraiobide nagusien lineak eta ordutegiak konbinatuz planifikatzeko erreminta bat da.

BizkaiUP erabiltzeko ez da erregistratu behar, ezta informazio pertsonalik eman behar ere. Telefono adimendunetan gehien erabiltzen diren sistema eragileetako dendetan eskuratu daiteke (Android eta iOs). Horretarako, nahikoa izango da denda birtualean sartzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren mugikorretarako aplikazioa lokalizatzea, BizkaiUP, eta doan deskargatzea.

Google Play http://ow.ly/vQMf50zfLdz

App Store http://ow.ly/EkqZ50zfLdA