Rekalde Aretoak Ivan Gomezen «La Noche Salva» erakusketa zabaldu du

0

Rekalde Aretoko erakusleihoak Ivan Gomezen ‘La Noche Salva’ lana jaso du Covid19aren etenaldiaren ostean. Erakusketa hau Barriek 2020 erakusketa-zikloaren barruan kokatzen da. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten hainbat artistaren lanak ikusgai daude Bilboko Rekalde Aretoko erakusleihoan. Espazio hori esperientzia eta praktika plastikoetarako leiho ireki bihurtzen da aldi baterako.

Natalia Suarez eta Claudia Rebeca Lorenzoren lanak erakutsi dira 2020ko bederatzigarren edizio honetan; orain Ivan Gomezen txanda da eta Irati Inorizaren lanarekin amaituko da.

Foru erakusketa aretoa langileen eta bisitarien prebentziorako eta segurtasunerako beharrezkoak diren osasuneko segurtasun neurri guztietara egokitu da. Horrez gain, jendearentzako ordutegi jarraitu berri bat eskaintzen du, 11:00etatik 18:30etara, erakusketetarako sarbidea eta horietaz gozatzea errazteko.