Bizkaiak autoenplegu-proiektuetarako laguntzen epea ireki du

0

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak autoenplegu-proiektuetarako laguntzak eskatzeko epea ireki du. Abian jartzen laguntzeko, 5.000 eta 15.000 euro bitartean jaso ditzakete proiektuok.

Programak —zeinaren ezaugarri batzuk aldatu diren COVID-19ak sortutako errealitate ekonomikoari hobeto erantzuteko— eutsi egiten dio proiektuen etorkizuneko bideragarritasunaren aldeko apustuari, proiektuok aurretiko negozio-plan baten bidez bideratzen badira, zeinerako ere laguntza eskaintzen den.

Laguntzak jasotzea errazteko, abiarazita dago lehen deialdia, uztailaren 30era arte, eta urrirako aurreikusita dago bigarren deialdi bat. Beraz, uztailean, lehen epean, dirulaguntza ematea aurreratuko zaio lehen une horretan baldintzak beteta eskaera egiten duenari.

Dekretu honetarako, 6,34 milioi euroko inbertsio bat egingo da, eta, proiektuko 5.000 eta 15.000 euro bitarteko dirulaguntzak jasotzen ditu, proiektuaren sustatzaileen kopuruaren arabera; laguntzak, oro bat, sustatzaileekin batera lan egiteaz arduratuko diren entitateetan inbertsioak egiteko dira; hain zuzen, erakundeok beharrezko aholkularitza emango diete pertsona sustatzaileei, eta aurretiko negozio-plan bat egiten lagunduko (COVID-19a dela-eta, on line egin beharko da).