BiscayTIKek udal igerilekuetako edukiera denbora errealean ezagutzeko aukera eman du

0

BiscayTIK Fundazioak AurreTIK lurraldeko udal guztien eskura jarri du okupazio-mailak eta pertsonak espazio publikoetara nola joaten diren kontrolatzeko irtenbide bat. Uda honetan erabiliko da lehenengo aldiz udako igerilekuetan. Aplikazio berriak Covid-19k eskatutako araudia betetzea errazten du. Araudi horrek edukiera-ehunekoak ezartzen ditu udako igerilekuetako esparruen neurrien arabera, eta, gainera, aisialdiaz gozatzera joaten diren pertsonen osasuna zaintzen laguntzen du.

AurreTIK, edukiera automatikoki kontrolatzeko aukera emango du, kameren bidez ikuspen artifizialeko teknologian oinarritutako pertsonak zenbatzeko sistema berritzaile bat erabiliz.  Era berean, okupazio-maila ezagutzeko aukera ematen du, zenbait igerilekutan dauden sarrerako eta irteerako tornuekin lotura bat eginez.  Behin zerbitzua instalatuta, BiscayTIKek udako denboraldian sistemaren funtzionamendua bermatzeko beharrezko euskarri teknikoa eskainiko du.

Orozko izango da irtenbide hori pilotatuko duen lehen udalerria datorren ekainaren 22tik aurrera.  Hurrengoak Ugao, Gordexola, Abanto-Zierbena eta Otxandio izango dira udal igerilekuen denboraldia zabaltzen dutenean.  Aplikazioa udal guztietara zabalduko da, hala eskatzen badute.

Interesa duten erabiltzaileek, bestalde, online eskuratu ahal izango dute udako udal-igerilekura joateko edo ez joateko behar duten informazioa, Udala Zabaltzen app-ean eta/edo dagokion udalaren webgunean.

Udala Zabaltzen BiscayTIKek udalen eskura doan jarri duen plataforma da, herritarrei teknologia berrien bidez arreta eskaintzeko.  Aplikazio mugikor horrek aukera eman die udalei Covid-19ren osasun-larrialdiarekin eta udal-zerbitzuetan izandako aldaketekin lotutako berehalako abisuak bidaltzeko. AurreTIK aplikazioak barne hartzen dituen gainerako funtzionaltasunekin bat egiten du, hala nola Kalezaindu, Gaurkotasuna, Agenda edo Topaketa Birtualak izenekoekin.