Koloniak etenda jarrai dezaten erabaki du Barakaldok

0

Barakaldoko Udalak joan den maiatzean hiri koloniak eteteko jarrerari eustea erabaki zuen. Karmenak edo San Juan jaiak eteteko jarraitutako irizpidearen ildotik, uda honetan hiri koloniak eteteko hartu zuen jarrerari eutsiko dio Barakaldoko Udalak.  «Egunotan agertu diren kasu berriek gogorarazi digute birusak kalean jarraitzen duela, eta zuhur ibili behar dugula», adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok. «Hainbat familiaren deiak jaso ditugu, kezkaturik, iruditzen baitzaie zaila dela txikienek gizarte-urruntzea aintzat hartzea. Esan dudanez, gure artean da oraindik ere Covid-19a, eta nahiago dugu zuhurregi jokatu, oker jokatu baino», azpimarratu du.

Uda hau desberdina izango da, gizarte-urruntzeak eta jende pilaketak saihestu beharrak baldintzatua. Alde horretatik, amaitzear du udal barakaldarrak udaz gozatzeko moduko kultur eta kirol jarduera programa bat, formatu txikiko ikuskizun eta jarduerez josia eta adin guztiei zuzendua. Datorren egunotan aurkeztuko da. «Hilabete gogorrak bizitu ditugu konfinatuta egon garen bitartean, eta ongi dakigu jakin, arnasaldia behar duguna. Horregatik eskainiko diegu herritarrei programa zabal eta anitza, eta ez bakarrik aisialdi-aukera segurrak, baizik eta gure hiriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko modukoak ere.