Miramar Jauregia modu pribatiboan erabiltzeko administrazio emakida ematea onartu du

0

Donostiako Gobernu Batzordeak, atzo egindako bilkuran Miramar Jauregia izeneko udal ondasuna modu pribatiboan erabiltzeko administrazio emakida ematea onartu zuen. Berau Consorcio Palacio Miramar-Miramar Jauregi Partzuergoari eman zaio.

Partzuergoak berak egin behar du Jauregiaren erabilera bere izaeraren arabera, eta beraz, kultura jarduerak egiteko erabiliko da. Donostiaren eta Gipuzkoaren irudia eta aberastasuna ere indartuko dituen ekitaldiak ere egiteko erabiliko delarik.