Prozesionaria geldiarazteko sortutako kutxa-habia proiektuaren balantze positiboa

0

Aranzadik, hirugarren urtez jarraian, prozesionariaren kontrol biologikoa egin du Donostiako hainbat gunetan. Pinuaren beldar prozesionarioa koniferoen hostoez elikatzen den lepidoptero bat da, eta izurritetzat hartzen da. Aurtengo emaitzak oso positibotzat jotzen dira.

Zuhaitzaren enborrean poltsen bidez jartzen diren “tranpez” gain (poltsa horietara eramaten dira lurrera irits ez daitezen), Donostiako Udala erremedio biologikoak aplikatzen ari da.

Miguel Angel Diez, Hiri Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez, “hiriko 14 gunetan, prozesionariarentzat tranpak zituzten zuhaitzen ondoan, 219 kutxa-habia jarri dira hegazti horien habia errazteko. Habia-kaxa bakoitza hiru aldiz kontrolatu da umatze-garaian, okupatuta ote zegoen ikusteko.”

“Kutxen %46,12, hau da, 95 kutxa, ikazkinek edo errementariek hartu dituzte”, adierazi du Hiri Mentenimenduko zinegotziak. Espezialisten hainbat azterlan erreferentzia gisa hartuta, horrelako esperimentuetan %30eko okupazio-tasa arrakastatsutzat jotzen da, eta beraz, Donostiako emaitzak oso onak direla esan daiteke.

Urritik abendura bitartean, habia-kaxen barrualdea garbitzen da. Garbiketa honi esker, hurrengo denboraldirako prest egongo dira, izan ere, zikinak egonez gero hegaztiek ez dute habiarik egiten.