Turismoa dinamizatzeko bi kanpaina jarri ditu abian Donostiak

0

Donostiak bere Turismo eskaintza egokitu behar izan du uda berezi honetara. Udalak, Donostia Turismo bidez egiten duen eskaintzan donostiarrak eta inguruko bisitariak beraien hiria berriro deskubritzera animatzen ditu, Donostiak duen eskaintza aberatsaz goza dezaten.

Cristina Lage Turismo Sostengagarriko zinegotziak adierazi duenez, “Pandemiak bultzatu gaitu apustu hori egitera, Estatuan eta beste herrialde batzuetan egiten denaren ildotik. Argi dago turisten mugimenduak ez direla bereziki garrantzitsuak izango datozen hilabeteetan, koronabirusaren ondorioz; beraz, donostiarrak eta gertuko publikoa erakartzeko proposamenak egiten ditugu, aurten Donostiak eskaintzen dituen xarmez gozatzeko“.

Bi kanpaina osagarri jarri dira abian helburu hori lortzeko: “Uda honetan hemen geratuko naiz” eta “Arnastu Donostia”.