BIOLAN enpresaren instalazio berriak bisitatu ditu Lehendakariak

0
Fuente: Irekia

Iñigo Urkulluk eta  Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak BIOLAN enpresa bioteknologikoaren instalazio berriak bisitatu dituzte gaur goizean, Zamudioko Bizkaiko Parke Teknologikoan.

Arduradunek gonbidatuta, Lehendakariak ezagutu ditu konpainia horren jarduera-eremuak eta, bereziki, Datuen Plataforma berria, biosentsoreak konektatzeko eta digitalizatzeko aukera ematen duena. Konpainia hori munduko liderra da elikagaien kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko biosentsoreetan.