Osakidetzak COVID19-a detektatzeko probak kolektibo espezifiko gehiagotara zabaldu ditu

0

Osakidetzak osasun-eremuan eta soziosanitarioan 150.000 proba egin ditu, PCRen eta test lasterren artean, pandemia hasi zenetik, eta, proba horiez gainera, beste 18.500 egin zaizkie zenbait kolektibo espezifikori.

Hala, dagoeneko amaitu dute Ertzaintzako langileei, suhiltzaileei, udaltzainei, etxeko laguntza zerbitzuko langileei, DYAko profesionalei eta farmaziako langileei probak egiten; positiboen ehunekoa test serologikoetan % 4tik beherakoa izan da, eta 5 PCR positibo baino ez dira egon. Gainera, maiatzean probak egin ziren arrantzaren sektorean eta espetxeetan; azken kasu horretan, egindako proba serologikoen % 1etik beherako intzidentzia izan zen eta ez zen PCR positiborik egon.

Orain, laginak hartzen ari dira beste osasun-lanbide batzuetan, besteak beste odontologoetan, bai eta gizarte-laguntzako, garraio publikoko eta adingabeen zentroetako profesionaletan eta sasoiko langileetan ere. Aldi berean, beste kolektibo batzuen zerrendak jasotzeko zain gaude, besteak beste: fisioterapeutak, medikuen elkargoak, optometristak…