Euskotrenek datorren asteburutik aurrera gaueko zerbitzuak eskainiko ditu

0

Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa den Euskotrenek, datorren asteburutik aurrera metroko (3. linea Bilbon) eta trenbideko (Bizkaia eta Gipuzkoa) gaueko zerbitzuak eskainiko ditu. Konpainiak, ordubete lehenago amaituta, COVID-19ak sortutako egoeran zehar abian jarritako zenbait neurrietara eskaintzaren egokitzapen prozesuaren esparruan etendako zerbitzua partzialki berreskuratuko du.

Alarma-egoera desagertu ondorengo eskariaren bilakaerari erreparatuta, eta gure udalerrien arteko mugikortasuna errazteko asmoz, Euskotrenek ekainaren 8ra aurreratu zuen udako zerbitzuaren hasiera, uda-garaiko joan-etorrien beharrak asetzeko helburuarekin. Orain, asteburuetako gauetan emandako zerbitzua handitu du, Bilboko Metroko 3. linean ostiral eta larunbatetako zerbitzua partzialki eskainiz eta larunbatetako zerbitzua tren zerbitzuetan.

Gaueko zerbitzuaren ezaugarriak honako hauek izango dira:

METROA (3. LINEA BILBON, MATIKO ETA KUKULLAGA ARTEAN)

  • Ostiral gauak. Kukullaga/Etxebarritik, 9 zirkulazio 0:08 eta 2:08 artean. Kontrako noranzkoan, Matiko/Bilbotik 10 zirkulazio 0:00etatik 2:15era.
  • Larunbat gauak. Kukullaga/Etxebarritik, 10 zirkulazio 0:08 eta 3:08 artean. Bestalde, Matiko/Bilbotik, berriz, 9 zirkulazio 0:00etatik 2:15era.

TRENBIDEA (larunbatetako gauak)

  • Bilbo-Deba: Bilbotik, zirkulazio bat Debaraino (irteera 23:45ean Matikotik eta beste bat Trañara (irteera Matikotik 1:45ean). Debatik, zirkulazio bat Bilboraino, 1:40an aterata.
  • Kukullaga-Lezama: Kukullaga/Etxebarritik bi zirkulazio (irteera 0:08an eta 2:08an). Eta Lezamatik zirkulazio bat 0:51ean irteten dena)
  • Amorebieta-Bermeo: Noranzko bakoitzeko zirkulazio bat (Zornotzatik, irteera 0:19an, eta Bermeotik 1:18an). Horrez gain, beste bat Zornotzatik Gernikara, 2:19an aterako dena.
  • Topoa (Lasarte Oria-Hendaia): Lasartetik, hiru zirkulazio Hendaiara, 0:00etan, 1:00ean eta 2:00etan. Gainera, Amaratik Altzarainoko beste bi zirkulazio 0:52an eta 1:52an irtengo dira. Kontrako noranzkoan, hiru zirkulazio Hendaiatik Lasarterantz, 0:03an, 1:03an eta 2:03an (tren hau Amaran amaitzen da), eta beste hiru Altzatik Amararaino, 0:05ean, 1:05ean eta 2:05ean

Informazio gehiago 944 333 333 telefonoan, www.euskotren.eus, @euskotren eta Euskotreneko APP ofizialean.