Arantxa Tapia sailburuaren elkarrizketa

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua elkarrizketatu dute, gaur goizean, «Hoy por Hoy» saioan. Tapiak Eusko Jaurlaritza Covid 19ren krisiaren inguruan hartzen ari den neurriak aipatu ditu eta, besteak beste, honako hauek nabarmendu ditu:

  • Euskadik barneratu behar du gauzak beste era batera egin behar direla, birusak hemen jarraitzen duelako. Konfinamendu gogor baten eta deseskalada baten ondoren, egoera epidemiologikoak hobera egin zuen, eta kalea berreskuratzeko gogoa egon da, baina, oro har, ez gara gai izan pandemia desagertu ez dela onartzeko.
  • Ezin gara martxoan eta apirilean bezala konfinatuta bizi, baina kalean beste modu batera egin behar dira gauzak. Kontua ez da ostalaritzaren sektorea deabrutzea. Gutako bakoitza behar baino gehiago lasaitu gara.
  • Eusko Jaurlaritzak Osasun Larrialdia deklaratu du, birusak eragin handiagoa duen tokietan neurri kirurjiko kontrolatuagoak hartzeko aukera emango digulako. Etxeratze-agindua ez da neurri orokortutzat hartzen gaur egun, baina bai, ordea, birulentzia bereziko fokuak dauden lekuetan erabiltzeko.
  • Urtebete barru txerto eraginkorra izan arte, modu kontrolatuan ibili behar dugu.