Azkoitiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikula epea ireki dute

0

Azkoitiko Gaztanenea Formakuntza Zentroko ikastaroetan izena emateko epea zabalik da dagoeneko, eta irailaren 28a izango da matrikulatzeko azken eguna; egun horretako 13:00etan itxiko da izen ematea. Guztira, hiru hizkuntza eskainiko dira aurten Azkoitiko gela desplazatuetan: ingelesa (B2.1, B2.2 eta C1 mailak), alemana (A1, A2, B1 eta B2.1 mailak), eta frantsesa (A1, A2 eta B1 mailak). Matrikula eskaera Ikasgunearen webgunetik egin beharko da. Ikastaroen, ordutegien eta matrikulazioaren inguruko informazio gehiago nahi duenak, lotura honetan aurki dezake.