Bizkaiko Aldundiak 9.000 PCR baino gehiago egin ditu

0

Bizkaiko Foru Aldundia ekainaz geroztik, deseskaladaren 3. fasearen amaierarekin batera, egoitza-zentroetan Covid-19a zaintzeko, prebenitzeko eta kontrolatzeko baterako plan osoa aktibatzen ari da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin adostutakoa Lurraldeko zerbitzu soziosanitarioetako zentroetan Covid-19ak izan ditzakeen agerraldi berriak detektatzeko, berehala erantzuteko eta kontrolatzeko. Era berean, planak adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen lurraldeko zentro soziosanitarioek garatutako kontingentzia- eta bizikidetza-planei laguntzen die.

Sergio Murillok, Gizarte Ekintzako diputatuak, azpimarratu du oreka etikoa bilatu behar dela egoitza-zentroetan gertatu behar den bizitzaren eta horietan birusa sartzeko kontrolaren artean, komunitatean gertatzen denarekiko independenteak ez direlako: «Birusaren eragina minimizatzeko eta kontrolatzeko lanean ari gara, baina egoitzak ezin dira zentro blindatuak izan, zentro horietan bizitzak jarraitu egin behar duelako». Ildo horretatik, Murillok esan du «lan asko dagoela egiteko, eta orain lan iraunkorra egin behar dugula, seguruenik 2020tik aurrera luzatuko dena, baina hobeto gaudela. Birusak nola funtzionatzen duen hobeto ezagutzen dugu, eta aurreko edozein unetan baino tresna gehiago ditugu. Hobeto gaude, baina erantzukizunera jo behar dugu hedapena geldiarazteko».

Gizarte Ekintzako foru diputatuak berak eskatuta agerraldia egin du ostiral honetan Batzar Nagusietan, Plan honekin ekainetik aurrera martxan jarritako neurriak zehazteko. Planak lau bloke nagusi ditu: zaintza, prebentzioa, kontrola eta arretan laguntzea.