Ibilgailu elektrikoak kargatzeko 8 gune aktibo Getxoko Kirol Portuan

0

Datorren astelehenetik, irailaren 14tik, aurrera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko 8 puntu aktibo egongo dira Kirol Portuan, erabilera publikorako lehenak izango dira Getxon. IBERDROLA S.A. konpainiak, GETXO KAIA S.A. sozietateak eta Getxoko Udalak ere osatzen duen ABRA UDAL KIROL PORTUA GETXO S.A. elkarteak elkarrekin egindako ekimena da.