Indarra erabiliz jatetxe batean lapurreta egiteagatik atxilotua Gasteizen

0

18 eta 24 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte gaur, asteazkena, goizaldean, Gasteizen, indarra erabiliz hiriko ostalaritza-establezimendu batean lapurreta egitea leporatuta.

Goizaldeko lauak aldera, poliziaren laguntza eskatu dute Gasteiz Hiribidean dagoen jatetxe batetik, ezezagun batzuek atea behartu dutela eta barrura sartzea lortu dutela esanez.  Hiriburuaren erdigunean zaintza-lanetan ari zen hiritarren segurtasunerako patruila bat berehala hurbildu da adierazitako lekura, eta egiaztatu du ateko beiratea hautsita zegoela eta odol-arrastoak zeudela bertan.
Era berean, agenteek bi gazte ikusi dituzte, handik metro gutxi batzuetara, azkar alde egiten, eta biak geldiarazi dituzte, beraz. Susmagarriak identifikatu egin dituzte, eta haietako batek eskuan ebakia zuela ikusi dute, dirudienez kristala haustean egina. Lapurretan parte hartu dutela ziurtatu ondoren, bi gazteak atxilotu eta polizia-egoitzara eraman dituzte beharrezko izapideak egitera, gero epailearen aurrera eramateko.