Pertsona bat atxilotu dute Elorrion AHTko obretan lanean ari zen makina bati su emateagatik

0

Ertzainek 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, asteartea, Elorrion egiten ari diren AHTko obretan lanean ari zen makina pilotadoreari joan den igandean ustez su ematen parte hartzeagatik. Makinak milioi bat eta laurehun mila euroko balioa du.

Joan den igande goizean, zortziak aldera, jakin zen Elorrion, Abiadura Handiko Trenaren obrak gauzatzen ari diren lekuan, aparkatuta zegoen makina pilotadore bat sutan zegoela. Adierazitako lekura larrialdietako zerbitzuak hurbildu ziren, eta suhiltzaileek sua itzali ondoren, nahita su eman ziotela agerian uzten zuten aztarnak aurkitu zituzten bertan.
Horren aurrean, Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri zuen abian, eta ikerketaren ondorioz atxilotu zuten atzo, asteartea, arratsaldean, 23 urteko gizonezko bat, ustezko sabotajean inplikatuta egotea leporatuta. Arrastatu duten gazteak polizia-egoitzan jarraitzen du, epailearengana eraman zain, eta ikerketa zabalik dago.