Santurtzin atxilotua arma zuri batekin mehatxu egiteagatik

0

Ertzainek 28 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur, asteazkena, goizaldean, Santurtzin, joko-areto batean hainbat pertsona labana batekin mehatxatu ondoren.

Goizaldeko hamabiak aldera poliziaren laguntza eskatu dute Santurtziko joko-areto batetik, istilua izan dela eta gizonezko bat labana batekin mehatxuka ari zela esanez. Inguruan herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila bat hurbildu da adierazitako lekura, eta lokalaren kanpoaldean mehatxatzailea atxikita zutela ikusi du.

Hainbat lekukok egiaztatu dutenez, gizonezkoak lehenengo emakume bat mehatxatu du arma zuri batekin, eta, ondoren, emakumea defendatu duen gizonezko bati arma berarekin eraso egiten saiatu da. Susmagarria identifikatu egin dute, eta egiaztatu dute praken azpian ezkutatuta labana handi bat zeramala eta bertan zeudenei hiltzeko mehatxua egiten jarraitzen zuela.

Horren aurrean, atxilotu egin dute gizonezkoa, arma zuriarekin mehatxu egitearen delitua leporatuta, eta gero polizia-egoitzara eraman dute beharrezko izapideak egiteko epailearen aurrera eraman aurretik.