Azken egunak atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaroan izena emateko

0

Euskal Herriko Unibertsitateak, Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, urtero antolatzen duen Atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaroaren izen-ematea irailaren 17an itxiko da. Egun bat aurreratu dute amaiera data, beraz, eta ostegun honetara bitarte (hau barne) egongo da bertan izena emateko aukera.