Óró..: hizkuntza gutxitu eta diziplina artistiko ororen erakustaldia Galwayn

0

Kulturarentzako horren korapilatsua izaten ari den urte honetan, Irlandako Galway 2020 Kultur Hiriburutzak aurrera egitea lortu du nola edo hala. Egitarauan biziraun duten proiektuetako bat da Óró.. arte eszenikoen egitasmoa, diziplina ezberdinak fusionatzeaz gain, hizkuntza gutxituetako hainbat kultura ere elkartu dituena. Bertan da Amaia Elizaran dantzari eta koreografoa, euskal kulturaren ordezkari, eta esperientziaren inguruan aritu gara berarekin hizketan.