Barakaldok 272.000 euro inbertitu ditu Bakea eta La Sieberen arteko irisgarritasuna hobetuko duten 2 igogailu jartzeko

0
Gaur egun, Barakaldoko Gurutzeta auzoko kale horien arteko lotuneak eskailerak eta Basatxu kaleko aldapa handia baino ez dira; gutxi barru, irisbide mekaniko berri horiekin hobetuko da irisgarritasuna. Obra lehiaketa publikora atera berri da, eta kontratatu ondoren, sei hilabeteko iraupena izango du. Azken bost urteotan, Barakaldon ezarritako bosgarren irisbide mekanikoak izango dira, eta, horrela, irisgarritasuna hobetuko da Arrontegi, Lutxana, Lasesarre, Urban, San Bizente, Zuhatzu-Arteagabeitia eta Gurutzeta auzoetan.

Barakaldoko Udalak Gurutzeta auzoko Bakea eta La Siebe kaleen arteko irisgarritasuna hobetuko du. Lehiaketa publikoa hasi berri da, eta bi kaleen artean dagoen desnibel handia gainditzeko bi igogailu jarriko dira; izan ere, gaur egun, inguru horretako auzokideek ezin dute irisgarritasunez komunikatu. Gaur egun, ibilbidea oinez egin nahi bada, eskailerak erabili behar dira, edo, bestela, Basatxu kaleko espaloi aldapatsua. “Beraz, proiektu hau oso garrantzitsua da auzorako; izan ere, mugikortasun urriko pertsonek auzoan bertan ibiltzeko ez ezik, osasun-zentrora eta inguruetan dagoen eguneko zentrora joateko bidea ere errazago egin ahal izango dute, bi zerbitzu horiek adineko jendeak asko erabiltzen baititu”, azaldu du Amaia del Campo alkateak.

Bakea eta La Siebe kaleek oso kota altuak dituzte, 58,66 metro eta 63,15 metro, hurrenez hurren. Lehenengoan, kota desberdinetan kokatutako etxebizitza-multzo bat dago, bai eta Osakidetzako Osasun Zentroa eta Bakea Eguneko Zentroa ere.

Kalearen behealdean, antzeko ezaugarriak dituzten hiru etxebizitza-bloke gehiago daude.  Bestalde, azken urteotan, La Siebe kalean hainbat etxebizitza-bloke eraiki dira.   Proiektuak oztopo arkitektonikoak kenduko ditu, bi kaleak komunikatzeko ibilbide irisgarri bat edukitzea eragozten baitute”. Horretarako, bi igogailu eraikiko ditugu, Bakea kalearen behealdea La Siebe kalearekin komunikatuko dutenak, eta horiekin dauden hiru altuera-mailak konektatu, eta oinezkoentzako ibilbidea egingo dugu oinez joan nahi dutenenentzat”, adierazi du Del Campok.

Lehen maila, behealdekoa, Bakea kalean kokatuko da (+53,18ko kota); tarteko maila Bakea kalearen goiko aldean ezarriko da (+58,66 m-ko kota), eta goiko maila La Siebe kalean (+63,15 m-ko kota).

Lehenengo igogailua beirazko panoramikoa da, lehendik dauden eskaileren ondoan, eta bost metro inguruko desnibela gaindituko du. Erdiko eta beheko mailen artean jarriko da bigarren igogailua, eta bost metro eskaseko desnibela gaindituko du.  Igogailu horretara iristeko, hamar metro luzeko arrapala bat egitea proiektatu da, % 8ko maldarekin, eta arrapala horren hasiera eskailerak hasten diren gune berean dago.