Barakaldok protokolo berezi bat antolatu du azaroaren 1ean hilerrian jende-pilaketak saihesteko

0
cementerio de polloe lobo altuna san sebastian 20.8.2014

Domu Santu eguna hurbil dago, eta berez egun berezia bada, pandemia dela-eta aurten are bereziagoa.  Hilerrira joan nahi duten pertsonei segurtasun-berme guztiak eskaintze aldera, udal-hilerriko sarrerak eta irteerak antolatzeko eta edukiera kontrolatzeko protokolo berezi bat antolatu du Barakaldoko Udalak.  Gainera, hala nahi duten Barakaldoko loradendei baimen berezi bat emango zaie lore-sortak entregatzeko zuzenean sar daitezen, ilaran zain egon gabe.

Hiriko eta Auzoetako Lan Eta Zerbitzuen Kudeaketa Arloak hilerrira sartzeko eta hilerritik irteteko ibilbideak ezarri ditu; hala, dauden hiru ateetatik albokoak erabiliko dira sartzeko, erdikoa, berriz, irteteko baino ez da erabiliko.   Gainera, hidrogela jarriko da sarreretan, hilerrira doazenek eskuak garbi ditzaten.

Igogailua zerbitzuz kanpo egongo da, eta informazio hori sarrerako ateetan eta hilerri barruan ere egongo da (bulegoak, erraustegia…).  “Mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonek hiru ateetako edozein erabili ahal izango dute sartzeko, joan nahi duten mailaren arabera”, adierazi du Uriak.

Udaltzaingoari eta Babes Zibilari ere laguntza eskatu zaie sarbideak kontrolatzeko.  “Bi kolektiboen inplikazioa oso garrantzitsua da egun horretan, eta are gehiago bizi dugun egoerarekin”, adierazi du Uriak.