Barakaldok atzeratu egin du segurtasunik gabeko puntuak hautemateko emakumeekin egin beharreko lehen ibilbidea

0

Emakumeekin programatuta egon den segurtasunik gabeko puntuak atzemateko ibilbidea atzeratzea erabaki da.  Rakel Olallak zuzendutako Emakume Arloak bultzatutako ekimenaren helburua da emakumeak hiriaren hobekuntzan parte hartzera bultzatzea, segurtasunik ezaren sentsazioa sor dezaketen puntuak hautemanez eta ezabatuz.

Arrontegi auzoko  ekimena azaroaren 3ra arte atzeratzea erabaki da.  «Gustura lan egin ahal izatea da garrantzitsuena, egin nahi ditugun proposamenak hartuz, eremuak ondo aztertuz ¿ Hori, alerta laranja aktibatuta egonda, ezinezkoa da egitea, eta, beraz, zuhurtziaz, ekimena atzeratzea erabaki dugu», azaldu du Olallak.