Barakaldoko Enplegu eta Gizarte Kohesio Arloak Aniztasunaren Eskolaren jarduerei ekin die berriro

0

Juan Antonio Pizarrok zuzentzen duen Barakaldoko Udaleko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloak berriz ekingo die datorren astetik aurrera Aniztasunaren Eskolaren jarduerei, laugarren edizioa egingo duen kulturartekotasunaren arloko prestakuntza- eta gogoeta-gunea.

Ekimenak otsailera arte egingo dira Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 18:30etik 20:30era, Covid-19ak eragindako kutsatzeak prebenitzeko behar diren osasun-neurriekin, eta Immigrazioko Udal Zerbitzuaren bitartez koordinatuta.

Gaur aurreikusita dagoen lehenengo mintegian, “Komunikabideen irakurketa kritikoa” gaia landuko du Moha Gerehou  kazetariak (Eldiario.es) eta Madrileko SOS Arrazakeria  erakundeko presidente ohiak.

Azaroaren 24an, Norma Vázquezek “Emakumeak, pobreak eta migratuak:  etxeko langileak Euskadin” gaiari buruz hitz egingo du. Vázquez psikologo feminista euskalmexikarra da, eta Sortzen Aholkularitzaren sortzailea.  Abenduaren 15ean, bestalde, Ongi Etorri Errefuxiatuak izango da Migratzaileen Nazioarteko Egunaren (18-D) esparruan egingo den zine-forumaren dinamizatzailea.

2021eko urtarrilaren 26an, “Immigrazioaren bilakaera Barakaldon: dimentsio demografikoa, soziala eta ekonomikoa” mintegia egingo da. EHUko irakasle eta Ikuspegiko (Immigrazioaren Euskal Behatokia) ikertzaile Iraide Fernándezek eskainiko du. Amaitzeko, otsailaren 23an, Euskadin, Munduko Medikuak erakundeko kulturarteko bitartekari eta kide Mamadou Ngom-ek ‘Jardunbide komunitario egokiak kulturarteko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegiarekin’ gaiaz hitz egingo du.  Jarduera hau Barakaldoko Denbora Bankuak aurkeztuko du.

Jardueretara joateko, aldez aurretik eman behar da izena, mezu elektroniko bat bidaliz amekadi@gmail.com helbidera, edo Whatsapp bidez (670 745 032).

“Ekimen honen helburua da Udalarekin Barakaldo inklusiboago bat eraikitzen inplikatuta dauden eragile komunitarioak elkartzeko, esperientziak trukatzeko eta prestatzeko agora izatea”, adierazi du  Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasuna Kudeatzeko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok.