Getxok Memoria Eguna ospatu du

0

Memoria Eguna dela eta, Amaia Agirre Getxoko alkateak eta EAJ-PNV, EH-Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemoseko udal ordezkariek elkarretaratze isilean hartu dute parte Getxoko Udaletxearen aurrean. “Atzera begiratu, aurrera jarraitzeko” da aurtengo leloa, eta, horren bidez, bizikidetza adiskidetua eraikitzeko memoriak duen ahalmen pedagogikoa balioetsi nahi da.

Azken urte hauetan, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak helburu du, kontzentrazioetatik harago, sustatzea memoriaren pedagogia zabaltzen duten ekimenak, elkarrizketa eta hausnarketa sortzen dituzten dinamikak erabiliz. Aurten, Covid19aren pandemia dela eta, ezin izango dira sortu elkarrizketa eta hausnarketarako aurrez aurreko espazio horiek. Hala ere, Gogorak eskuragarri jarri ditu elkarrizketa eta hausnarketa plataforma birtualen bidez sortzeko dituen baliabideak.