Barakaldoko Udaltzaingoak legez kanpo okupatutako lokal bat berreskuratu du

0

Barakaldoko Udaltzaingoak lokal bat berreskuratu du gaur goizean, legez kanpo okupatzen ari zirenek utzi dutenean. Pertsona horiek bizilagunekin bizikidetza-arazoak sortzen ari ziren, Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko arloak jakinarazi duenez.

Lokala abandonatu aurretik, atzo gauean, bi pertsona-talderen arteko liskar bat izan zen. Dirudienez, liskarra lokalean bertan egotearen inguruan sortu zen.

Herritarren Segurtasun Arloa lokaleko arduradunekin jarri da harremanetan beste okupazio bat saihesteko neurriak hartu behar dituztela jakinarazteko. Enpresak berehala jarduteko baliabiderik ez duenez, Udaltzaingoak, udal-zerbitzuekin batera, lonja itxi eta zigilatu egin du, enpresa arduradunak lokala berriro ez okupatzea saihestuko duen behin betiko bitarteko bat jarri arte.

“Ezin dugu onartu abandonatutako lonjak legez kanpo okupatzea eta are gutxiago gizalegezkoak ez diren ekintzak edo delituzko ekintzak egiteko erabiltzea, azken hilabeteotan gertatu den bezala”, ohartarazi du Herritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotzi Ángel Madrazok.

Ildo horretan, lokalen legez kanpoko beste okupazio batzuen inguruan ere laster nobedade positiboak izatea espero du Madrazok.