Balkoietarako apaingarriak eta txapak jaso ditzakete azpeitiarrek

0
Azpeitiko Udalak herenegun sansebastianetarako herriko balkoiak apaintzeko deia egin zuen.  Sansebastianak girotzen joateko, herritarrei balkoiak apaintzeko udalak sansebastianetako banderak eta apaingarriak jarri ditu Aitzaki eta Agirre dendan, herritarrek debalde jasotzeko.
Apaingarri horietaz gain, herritarrei beren apaingarri zein banderak egin eta balkoietan jartzera ere animatu dituzte herritarrak.

Apaingarri horiekin batera, danborrik ez duenak txapak ere eskuragarri izango ditu, danborrik ez izatea ez dadin aitzakia izan ekimenarekin bat ez egiteko.