Lizitatu da Altzolako hondakin-urak Elgoibarko Apraizko araztegira eramateko kolektoreak eta ponpaketak eraikitzeko proiektuaren idazketa

0

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, lizitatu berri du Mendaroko eta Altzola auzoko hondakin-urak Elgoibarko Apraizko araztegira bideratzeko beharrezkoak diren kolektoreak eta ponpaketak eraikitzea ahalbidetuko duen eraikuntza-proiektua egiteko kontratua. Lizitazio-aurrekontua 127.050 €-koa da, gehi BEZa, eta gauzatzeko gehieneko epea 8 hilabetekoa.

Orain lizitatuko den proiektuak irtenbiderik onena identifikatuko du Arriagako industrialdeko eta Altzola auzoko hondakin-urak (biak Elgoibarren) eta Mendaroko hiriguneko hondakin-urak biltzeko, eta, ponpaketek bultzatuta, Apraizko hondakin-uren araztegira bideratuko ditu, behar bezala tratatzeko.

Hau da, kolektore-sarea eta ponpaketa-puntuak zehaztu nahi dira, arroan hondakin-urak biltzeko, Deban Kilimoi ibaiak ibaian gora egiten duen puntutik Apraizko araztegiraino.

Obrak egiten direnean, Debaren beheko zatiak egun  jasotzen duen karga kutsatzailea nabarmen murriztu egingo da. Beraz, lanak Elgoibar azpiko ibaiaren egoera ekologikoa nabarmen hobetzeko baldintzak sustatuko ditu.