URAk Oikia auzoko hondakin-urak Zumaiako araztegira eraman ahal izateko kolektorea eraikitzeko proiektuaren idazketa lizitatu berri du

0

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, lizitatu berri du Oikia auzoko hondakin-urak Zumaiako araztegira eramatea — Korta industrialdeko kolektorera konektatuz— ahalbidetuko duen eraikuntza-proiektua egiteko kontratua. Lizitazio-aurrekontua 72.650 €-koa da, gehi BEZa, eta gauzatzeko gehieneko epea 5 hilabetekoa).

Orain lizitatuko den proiektuak  irtenbiderik onena identifikatuko du hondakin-urak jasotzeko, bai Oikia auzoaren goialdean, baita industria-jarduera garrantzitsua dagoen auzoaren behealdean ere. Gainera, azpiegitura dimentsionatzea aurreikusten da, Aizarnazabalgo udalerritik Zumaiako HUAra egiten diren isurketak jaso eta bideratu ahal izateko.

Isuriak puntu bakar batean biltzea da helburua, eta hortik kolektorea eraikitzea Korta industrialdeko saneamendu-sareraino.

Obrak egiten direnean, Urolaren beheko zatiak eta Narrondo ibaiadarrak jasotzen duten karga kutsatzailea murriztu egingo da. Beraz, jarduketak uren egoera ekologikoa nabarmen hobetzeko baldintzak sustatuko ditu.