Marrazketa, eskulan, puntu eta joskintza ikastaroetan izena emateko epea ireki da

0
Azpeitiko Udalaren laguntzaz hainbat ikastaro eskainiko dira 2021. urtean ere. Marian Alberdik marrazki artistikoa eta margo lanen tailerra eskainiko du; Mari Angeles Ibaetak puntuarena; Lola Altolagirrek oinarrizko joskintza, ehungintza era tradizionalean eta estanpazio botanikoa erakutsiko ditu bere tailerrean eta Ihintza Larrañagak eskulan tailerra eskainiko ditu. Ikastaroan izena emateko edo informazio gehiagorako formatzaileari deitu behar zaio zuzenean.