Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorio Profesionalaren parte izateko matrikulazio epea ireki da

0

Martxoaren 26ra bitartean egongo da zabalik Barakaldoko Musika Kontserbatorio Profesionalean (Antonio Miranda etorbidea)  datorren ikasturterako matrikula egiteko epea.   Zehazki, Oinarrizko Maila 4 ikasturte akademikorekin egiteko irekitzen dira izen-emateak,  eta ikastetxeko idazkaritzan entregatu daitezke.

18 espezialitate izango dituzte ikasleek: akordeoia, bonbardino-tuba, klarinetea, kontrabaxua, fagota, zeharkako txirula, gitarra, oboea, perkusioa, pianoa, txistua, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, biola, biolina eta biolontxeloa.Ikastaroetarako instrumentua eta sarrera-proba maiatzean aukeratuko dira, oinarrizko mailarako 23,61 euroko tasarekin – familia ugariko edo bigarren anai-arrebako murrizketak -. Graduei edo matrikulazio-datei buruzko informazio guztia honako telefono hauetan kontsulta daiteke: 944789575, 944789560 eta 944789561, baita Kontserbatorioaren webgunean ere.