Gorbean zauritutako mendizale bat erreskatatu du Ertzaintzaren helikoptero batek

0

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek eta helikoptero batek, suhiltzaileek eta DYAk parte hartu dute biktimaren erreskatean

Baso-bide batean behera zihoala orkatilan min hatu duen mendizalearen erreskatea arratsaldean egin dute Zeanurin, Gorbea mendiaren gailur inguruan.
Biktimaren erreskatean Ertzaintzaren Mendiko Taldeko agenteek eta helikoptero batek, suhiltzaileek eta DYAk parte hartu dute, eta gero Txagorritxu Ospitalera eraman dute.

Gaur arratsaldeko ordu biak laurden gutxi aldera, SOS Deiak 112 larrialdietako zerbitzura egindako dei baten bidez jakitera eman dute mendizale batek erori eta min hartu duela orkatilan. Biktima Gorbea mendia Saldropo aldetik jaisteko baso-pista batean zegoen.
Berehala mobilizatu dituzte larrialdietako zerbitzuko hainbat baliabide, besteak beste, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Taldea eta helikoptero bat, suhiltzaileak eta DYA, eta guztiak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari batek koordinatu ditu.
Adierazitako lekura iristeko zailtasunak eta zaurituta zegoen mendizalea ia ezin zela mugitu ikusita, helikopteroan iritsi behar izan dute bertara. Horrela erreskatatzaileek biktima helikopteroan eraman dute inguruko aparkaleku batera. Handik anbulantzian eraman dute mendizalea, 53 urteko gizona, Txagorritxu ospitalera.