Garmendi 9 eta 13 etxeatarien ingurua hobetzeko lehiaketa publikoa abian da

0
Azpeitiko Udalak Garmendi 9 eta 13 etxeatarien inguruko eta bidegorrirako sarbidea egokitu eta irisgarriago egiteko asmoz egingo ditu obrak inguru horretan. Lehiaketa publikoa abian jarri da eta eskaintzak apirilaren 12a bitartean aurkez daitezke.

Obra horien bidez, etxeatarien inguruko urbanizazioa eta errepidea hobetzean inguruko irisgarritasuna ere hobetuko da, herritarren bizi kalitatean eragin zuzena izanez. Horretaz gain, bidegorrirako sarrera ere irisgarriagoa izatea lortu eta estoldura berritzen jarraitzeko lanak egingo dira.

Obren aurrekontua 323.700,46€koa da eta obrak 13 asteko epean egin beharko ditu esleipendunak.