Girotzaile ekologikoen doako tailerra egingo da igandean Azpeitian

0
Ekoetxeak eskaintzen dituen familia ekintzen baitan, apirilaren 11n, girotzaile berrerabilgarriak egiten ikasteko tailerra egingo da. Hiru txanda izango dira 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan.

10-14 urte bitarteko gaztetxoei eta beraien familiei zuzendutako ekintza da eta bihar izango da izena emateko azken eguna. Plaza mugatuak dira txanda bakoitzean.

Izena emateko honako telefonora deitu daiteke: 943-81 24 48